2010/10/15

John Katzenbach

Aurreko postean  thriller generoa ikaragarri gustatzen zitzaidala kontatu nizuen eta hainbat idazle ere aipatu nizkizuen. Gaurkoan, horietako bat zuei aurkeztea edo ezagutaraztea da nire helburua: John Katzenbach (AEB,1950).

Bere lehen liburua, "Al calor del verano", 1982an argitaratu bazuen, ere, gure artean "El psicoanalista" nobelarekin lortu zuen arrakasta 2005. urtean. Ordutik hona, bere istorio zahar zein berriak iritsi dira gure eskuetara. 

Jarraian, autore honen bibliografia aurki dezakezue (AEBtako argitaratze data originala kontuan harturik, liburu berrienetik zaharrenera ordenaturik daude):
  • El profesor (2010): erosi berri dut eta irakurtzean kontatuko dizuet ea zer iruditu zaidan.
  • El hombre equivocado (2006): Irakurria
  • La historia del loco (2004): Irakurria
  • El psicoanalista (2002): Irakurria
  • La guerra de Hart (1999): ez dut irakurria
  • Juegos de ingenio (1997): Irakurria
  • La sombra (1995): Irakurria
  • Juicio final (1989): ez dut irakurria
  • Un Asunto pendiente (1989): Irakurria.
  • Retrato en sangre (1987): Irakurria
  • First Born (1984): ez dut gaztelaniaz aurkitu; ez dut irakurria.
  • Al calor del verano (1982): Irakurria
Hain famatua den "El psicoanalista" (nik uste ondoren argitaratu diren liburu guztietan edo ia guztietan jartzen duela "del autor de El psicoanalista") ez zitzaidan beste batzuk adina gustatu. Zerrenda honetatik irakurri ditudan liburu guztiek engantxatu eta ase nauten arren, batez ere "La sombra" eta "Juegos de ingenio" liburuak gomendatuko nituzkeela. Zerbait ezberdina dutela iruditzen zait.

Aipatu nahi nuke, baita ere, nobelen trama edo istorioez gain, liburuen azalek ere izugarri erakartzen nautela, hau da, liburu hauek, fisikoki ere asko gustatzen zaizkidala. Lehenengo liburua istorioagatik eta itxuragatik erosi nuen eta, gainontzekoetan ere, beraien azalek biziki erakarri izan naute. Hemen dituzue hainbat adibide. 

Zer iruditzen zaizue? Egia esan, horrelako istorioak gustatzen bazaizkizue, Katzenbach oso autore gomendagarria dela esango nuke.

Bestalde, zer deritzozue liburuen azalei buruz? Zenbateraino da garrantzitsua liburu baten itxura?  Zenbat eragiten dizue liburu bat erosterako garaian? 

Niretzat, pertsonalki, garrantzi handia du itxurak; begiekin asko erosten dut. Eta, agian jende askok gainera jauzi egingo dit hau esateagatik, baina euskarazko liburuen itxurak oso gutxitan erakartzen nau...

AURRERA! PREST NAGO ZUEN KRITIKAK JASOTZEKO!

3 comentarios:

  1. Niri ere luburuak beraien azalengatik sartzen zaizkit begietatik. Eta zuri bezelaxe euskal liburuen azalak ez didate asetzen, hauek oraindik ere diseinu aldetik asko dute ikasteko.
    Libirudenda batera sartzen naizen oro, hainbat liburu erostego griña sartzen zait, eskuetan hainbat eramango nitzuke, baina gehienetan nire burua kontrolatu behar izaten dut.

    ResponderEliminar
  2. ba nik el psicoanalista izenburuagatik erosi nuen, baina egia da azalak sekulako garrantzia duela, hainbesteko eskaintzaren artean kanpoko luma deigarriak izan behar direlako, barruan lumaz idatzitakoa erakutsi ahal izateko. joder, ze politta geatu zaiten hau!

    liburua ez zitzaidan gehiegi gustatu, baina zuk beste batzuk gomendatu dituzunez, beste aukera bat emango diot tipo honi.

    ResponderEliminar
  3. Iritzi berekoak gara orduan "El Psicoanalista"-ren inguruan, Joseba. Orain gutxi izeba bati utzi diot liburua; Katzenbach-en beste batzuk irakurri ditu eta gustatu zaizkio. Ea zer dion "El Psicoanalista"-ri buruz! Bukatzen duenean, bere iritzia hona trasladatzen saiatuko naiz.

    ResponderEliminar