2010/10/01

Zer du ba Milleniumek?

Nork ez ditu irakurri Stieg Larssonen (Suedia, 1954-2004) Millenium trilogiako liburuak? Duela urte pare bat izan genuen "boom" hura zela medio, iaz hiru liburuak irakurtzea erabaki nuen. Esan eta egin. Ez dut ukatuko 2000 orriak gustura irentsi ez nituenik, baina...

  • Istorioak "gantxoa" duen arren, zerk bereizten du antzerako beste hamaika bat nobelatatik? Blog honetako post-ak sortzen noan heinean ohartuko zareten moduan, thrillerrak edota misterio eta serie-hiltzaileen inguruko nobelak oso gustuko ditut. Hori dela eta, Millenium sortaren moduko hainbat liburu irakurria naiz eta, benetan, ez dakit, ez dut ulertzen, zergatik lortu duen Stieg Larssonen bilduma honek horrelako arrakasta. Ezagutzen al dituzue Jonh Katzenbach, Camilla Lackberg, Mari Jungstedt eta gisa honetako beste idazleak? Hauen berri izango duzue etorkizuneko post dezentetan, ziur! Azken urteotan pil-pilean dauden idazleak dira eta trilogiak idazten ez dituzten arren, Milleniumen tankerako istorioak aurki ditzakegu beraien liburuetan.
  • Bestalde, arrakastaren zergatiak alde batera utziaz, ez al zaizue iruditzen hirugarren liburuak orri erdiak soberan dituela? Oraindik nobelarik idatzi ez dudan arren (nork daki etorkizunak nolako sorpresak ekar diezazkigukeen... jeje) ulertzen dut trilogiak idaztea ez dela erraza izango, hari mutur asko lotu behar izango direla guztiaren koherentzia mantentzeko etab. Baina, benetan, Larssoen hirugarren lliburu honetan ez al da "betelan" kutsua antzematen? Irakurleari orri batzuk irakurri gabe pasatzeko gogoa pizten bazaio, ez da oso seinale ona izango, ezta? Eta hori da niri, eta nire inguruko zenbaiti, hirugarren liburu honekin gertatu zitzaiguna: 200. orrialdetik 500 garrenera salto egiteko gogoa izan genuela liburua irakurtzen ari ginen bitartean.
Beraz, zergatik lortu zuen Milleniunm sagak halako arrakasta? Filmak eta guzti egin ziren, normalean genero honetako liburuak irakurtzen ez dituen jendeak ere irakurtzeari ekin zion... "Boom" mediatikoak zeresan handia edukiko zuen, dudarik gabe; baina zergatik eman zitzaion Milleniumi "boom" hori? Benetan merezi al zuen? Zergatik Millenium eta ez besteren bat?

Tira, irrikatan nago zuen ekarpenak jasotzeko. Zer iritzi duzue zuek Millenium liburuei buruz? Ezagutzen al dituzue aipatu ditudan beste idazleak? Horietaz gain, estilo honetako beste idazlerik gomendatuko zenidakete?

8 comentarios:

  1. Nik ere liburu horiek jendearen eraginaz irakurri nituela esan behar dut, delako booma profitatuz. Gustura irakurri nituen, baina zuk esan bezala 3.ak ez zidan asetu, antzeko izen asko eta beste biak baino trama gutxiago eta zer esanik ez bukaerak usten duen zapore mingotzaz.
    Ez dakit filmak ikusi dituzuen, baina oso kaxkarrak dira, batez ere azkena, ongien dagoena 2.a da, lehen filma ere oso txarra. Gauza asko ez dira aipatzen ez lehenengoan ezta 3.an ere.
    Booma zergatik? agian idazlea hil zelako?... ez dakit...
    Bestalde, zuk aipatu dituzun idazleak ez ditut ezagutzen, beraz, ezin iritzirik eman.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo, Iñigo!
    Filmei dagokienez, nik lehenengoa eta bigarrena ikusi ditut. Zuk esan bezala, gauza asko uzten dituten kontatu gabe; esan genezake, istorioaren zati bat bakarrik hartzen dutela kontuan, ezta? Ezin 500 orriak 120 minututan sartu... Bestalde, lehenengo pelikulako zenbait eszena gogor edota gordin xamarrak dira ezta?

    Ondo izan!

    ResponderEliminar
  3. Liburuak irakurri ez dituenak eta soilik filmak ikusi ez daki zenbat datu falta diren. Agian suediarrak direlako da eta ez dutelako Hollywoodeko aurrekontu handi horiek. Baina nik dezepzio handia hartu nuen filmekin. Gaiak film txukunak egiteko aukera ematen baitu eta lehenengoan eta hirugarrenean hanka motz geratzen dira.
    Eszena gogor, liburuan ere oso gogorrak agertzen dira, liburuko gaia gordina da, tratu txarrak etab. Agian gaiarengatik ere izan du arrakasta, ez duzu uste?
    Ni orain Los pilares de la tierra irakurtzen ari naiz. Cuatro katea seriea emititzen hasi da eta nahigo nuen lehenik liburua irakurri, esango dizut ze iruditu zaidan. Ondoren 2. zatia Un mundo sin fin. Ondoren hauetakoren bat:
    1.- El fuego (El ochoren jarraipena)
    2.- La Bodega
    3.- Los Hijos del Grial (5 liburu)
    4.- A.Epaltzaren trilogia (Mailuaren odola)
    5.- rigoienen trilogia (gaur azkena aurkeztu du)
    Eta dirudienez urtetako Ken Folleten azkena oparituko didate, beste trilogia bat.
    Eta hau guztia martxo hasierarako. Orduan bukatzen baizait lan kontratoa, lanean kontserje gisa eta lan gutxi, irakurtzeko profitatzen dut.
    zer diozu?

    ResponderEliminar
  4. Epa Iñi! Hasteko, ZORIONAK biharko partez!

    Liburuei dagokienez: nik "Los pilares de la tierra" eta "Un mundo sin fin" irakurriak ditut. Gustatzen bazaizkizu, "La catedral del mar" ere gomendatuko nizuke, antzerakoa baita.

    Bestalde, "El ocho" irakurtzen hasi nintzela uste dut, baina ez nuen bukatu (liburu gutxi utzi izan ditut bukatu gabe, baina...); ez dut gogoan nolakoa zen edota zergatik ez zitzaidan gustatu... Agian beste batean berriro probatuko dut...

    Gainerako liburuak ez ditut irakurriak, beraz, irakurtzen zoazen heinean zure iritziak hemen elkarbanatzera animatzen zaitut!

    Ondo izan!

    ResponderEliminar
  5. El ocho xake jokoaren ingurukoa da, uste dut oraina eta lehena uztartzen dituela. Gustura irakurri nuen.

    ResponderEliminar
  6. xakea eta suspentsea aipatuta, Pérez Reverteren La tabla de Flandes. earra librua

    ResponderEliminar
  7. Ongi etorri, Joxxx! Liburua entzuna dut, baina ez dut uste irakurria dudanik. Nire zerrendan apuntatu beharko dut! Mila esker!!!!

    ResponderEliminar
  8. Nik ere apuntatuko dut, ufff zenbat dagoeneko!
    Haatik, hauxe dut zerrendaren lehen tokian:
    Se lo que estas haciendo.

    ResponderEliminar