2010/11/26

Nora ez dakizun hori

Euskal literaturarekin jarraituz, joan den urtean edo deskubritu nuen liburu bat eta baita idazlea ere dakartzat gaurkoan gurera. Idazlea Irati Jimenez Uriarte (Mundaka, Bizkaia, 1977) da eta liburua Igartza Sariaren akzesita lortu zuen "Nora ez dakizun hori". 

Liburua honen deskribapen hau topatu dut ELKAR megadendaren web orrian: "Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena."
 


Positiboki harritu ninduen, ordura arte (nire ezjakintasunagatik agian) ez bainuen euskal literaturan likantropo eta banpiroen inguruko nobelarik topatu. Liburuaren azala ere erakargarria egin zitzaidan, ez dakit, ez al diozue Mari Jungstedt idazlearen liburuen tankera hartzen?



Aitortu behar dut, Iratiren liburu hau irakurri ondoren, oraindik ez dudala bere beste libururik hartu esku artean. Wikipedian begiratu ostean, ikusi dut 2006an Bat, bi, Manchester idatzi zuela eta, aurten berriz, Atsekabe zaitut. Ea hauetakoren bat ala biak irakurtzeko tartea aurkitzen dudan!

 Asteburu on!

2 comentarios:

  1. Eta zer iruditu zaizu liburua? gomendagarria?
    Beste kontu bat, zure testuan akats ortografiko bat dago, ea aurkitzen duzun...

    ResponderEliminar
  2. Mila esker, Iñigo! "Eskuhartea" jartzea ere! Gero kexatu egiten naiz inork nire abizena nola idazten den galdetu eta esaten didanean "Leunda que es con "h" intercalada?" :)

    Liburuari dagokionean, berriz, bai, gustatu zitzaidan; batez ere, kuriosoa iruditu zitzaidalako likantropo eta banpiroen inguruko euskal liburu bat topatzea.

    Ondo segi!

    ResponderEliminar